miércoles, 4 de diciembre de 2013

Hall-ari buelta gehiago emanez...



Emaitzarekin ez oso gustora, Hall-ari oraindik buelta gehiago eman diogu.

Pradako museoaren adibideari jarraituz, hurrengora heldu gara:



miércoles, 27 de noviembre de 2013

Hall-ari bueltak ematen...




Hall-aren espazioari beste buelta bat eman ondoren, eta, lehengo hall-aldiriko erakusketa ideia jarraituz, sotoa, lehen solairua eta bigarren solairua komunikatuko dituen plataforma bidezko espazio bat antolatu nahi da.

Horretarako baliagarria izan zaigu OMA arkitektu taldeak eginiko Prada dendako hall-aren antolamendua. 




lunes, 25 de noviembre de 2013

Barneko patioaren inguruan zenbait erabaki



Kanpo irudiari dagokioneko erabaki batzuk ditugu sarrera honetarako.

1º Hegoaldera eta mendebaldera ematen duten altxaerak eguzkiztapen babesa beharko dutela uste dugu. Horretarako hegal bat planteatuko dugu.
Eguzki babesaz gain hegal honek zamorako eguzkiarekin, itzalgune horizontal handi bat sortuko digu. Gure barneko banaketa ezkutatzen lagunduz  eta parkea eta gure espazioaren arteko jarraitasun itxura potentziatuz.



2ª Barne aldeko altxaerak ahalik eta garbienak izan daitezen, beirateen arotziak egituraren atzean ezkutatzeko erabakia hartu dugu. Honela arintasun pertzepzioa bultzatuz.



miércoles, 20 de noviembre de 2013

Lehen solairuaren antolaketa berria




Lehen solairua bulego, mintegi eta geletara zuzendua dago. Solairu honen distribuzioarekin bueltaka hasi ginenean beheko espazioen izaera jarraiarekin zerikusirik ez zuen antolaketa batetara iritsi ginen. Antolamendu honetan bulego, mintegi eta gelak elementu itxi moduan planteatzen genituen, eta, ondorioz, oso espazio gogorra sortzen zen, beheko espazioarekin kontraste handia egiten zuena. Hori horrela, beste buelta bat eman genion eraikinaren izaera osoa jarraia izan zedin.

Lehen solairuaren antolaketa berria:

-                          Izaera jarraitua gela eta mintegi irekiek ematen diote, nahi denean panel mugikor  bidez elementu hauetako bakoitza independente bihurtu daitekeelarik.
-                          Elementu itxiak bulegoak eta bainugelak lirateke, zeinak, eraikin osoan gertatzen den bezala, espazioaren separazio elementu bezala funtzionatzen duten.


 



lunes, 11 de noviembre de 2013

Proiektuko estrategia berria





Ideia nagusiak hiriguneari erantzuna ematea eta parkeko gurena irekitzea izaten jarraitzen dute.


Barne espazioaren antolakuntzan berriz, aldaketa bat planteatzen dugu.
Erabileraren arabera2 gune:
ESPAZIO JARRAIA (taller + liburutegi + kafetegi + auditorio…)
Erabilera nahasketa eta funtzio aniztasuna. Espazio hauek guztiak itxiagoak izango diren beste espazio batzuekin banantzen joango gara eta korridore batekin lotu.


ESPAZIO ITXIAK (ikasgela, bulego eta mintegiak)



Erreferentzia modura aipagarria iruditzen zaigu BIGen shangaiko EXPOko Danimarkakopabilioi hau:





sábado, 9 de noviembre de 2013

Zamorako ondarearen ikerketa zentroaren lehen ideiak


Orubearen antolamendua: HUTSA/BETEA
Antolamendu honetan bi elementu nagusi bereizten dira: eraikin nagusia eta bigarren mailako eraikina. Bi elementu bereiztearen ideia modu independentean funtzionatzeko aukera zegoela ikusita hartu da.
Bi eraikinetan zehar banandu dira funtzio ezberdinak, bigarren mailako eraikinean publikoari gehiago zabaltzen diren ekintzak jarriaz (kafetegia, aldiriko erakusketa eta liburutegia). Eraikin nagusian aldiz, lanerako eta ikerketarako zuzendurik dauden ekintzak bideratu dira.
Bi eraikinen artean bi elementuak erlazionatuko dituen espazio publiko bat sortu da.



Eraikin nagusia: alde zaharrari bizkarra ematen dion pieza moduan ulertzen da. Alboko eraikinen altuerak errespetatzen ditu eta, honenbestez, alde zaharreko kaleen estutasun sentsazioa mantentzen da. Barnekaldera begiratuz gero, ordea, eraikina kanpo espaziora zabaltzen da, orubearen inguruko berdegunera zabaltzen delarik erlazio zuzena mantenduz. Honela, espazio itxi (kalea) batetik espazio ireki (berdegune, espazio publiko zabal) batera pasatzea ahalbidetzen duen elementua da.


Bigarren mailako eraikina

miércoles, 25 de septiembre de 2013

ZAMORA - Tokiaren analisia

Zamorako hiria aztertzen hasi eta gero, bertan, dagokigun proiektua egiteko lehen urratsak eman ditugu. Pabilioiaren kokapenerako aukera ezberdinak planteatu ditugu beren alde positibo nahiz negatiboak aztertuz.