viernes, 29 de noviembre de 2013
miércoles, 27 de noviembre de 2013
Hall-ari bueltak ematen...
Hall-aren espazioari
beste buelta bat eman ondoren, eta, lehengo hall-aldiriko erakusketa ideia
jarraituz, sotoa, lehen solairua eta bigarren solairua komunikatuko dituen
plataforma bidezko espazio bat antolatu nahi da.
Horretarako baliagarria
izan zaigu OMA arkitektu taldeak eginiko Prada dendako hall-aren antolamendua.
lunes, 25 de noviembre de 2013
Barneko patioaren inguruan zenbait erabaki
Kanpo irudiari
dagokioneko erabaki batzuk ditugu sarrera honetarako.
1º Hegoaldera eta
mendebaldera ematen duten altxaerak eguzkiztapen babesa beharko dutela uste
dugu. Horretarako hegal bat planteatuko dugu.
Eguzki babesaz
gain hegal honek zamorako eguzkiarekin, itzalgune horizontal handi bat sortuko
digu. Gure barneko banaketa ezkutatzen lagunduz
eta parkea eta gure espazioaren arteko jarraitasun itxura potentziatuz.
2ª Barne aldeko
altxaerak ahalik eta garbienak izan daitezen, beirateen arotziak egituraren
atzean ezkutatzeko erabakia hartu dugu. Honela arintasun pertzepzioa bultzatuz.
miércoles, 20 de noviembre de 2013
Lehen solairuaren antolaketa berria
Lehen solairua bulego, mintegi eta geletara
zuzendua dago. Solairu honen distribuzioarekin bueltaka hasi ginenean beheko
espazioen izaera jarraiarekin zerikusirik ez zuen antolaketa batetara iritsi
ginen. Antolamendu honetan bulego, mintegi eta gelak elementu itxi moduan
planteatzen genituen, eta, ondorioz, oso espazio gogorra sortzen zen, beheko
espazioarekin kontraste handia egiten zuena. Hori horrela, beste buelta bat
eman genion eraikinaren izaera osoa jarraia izan zedin.
Lehen solairuaren antolaketa berria:
-
Izaera jarraitua gela eta mintegi
irekiek ematen diote, nahi denean panel mugikor bidez elementu hauetako
bakoitza independente bihurtu daitekeelarik.
-
Elementu itxiak bulegoak eta
bainugelak lirateke, zeinak, eraikin osoan gertatzen den bezala, espazioaren
separazio elementu bezala funtzionatzen duten.
lunes, 11 de noviembre de 2013
Proiektuko estrategia berria
Ideia nagusiak hiriguneari erantzuna ematea eta
parkeko gurena irekitzea izaten jarraitzen dute.
Barne espazioaren antolakuntzan berriz, aldaketa
bat planteatzen dugu.
Erabileraren arabera2 gune:
ESPAZIO JARRAIA (taller + liburutegi + kafetegi +
auditorio…)
Erabilera nahasketa eta funtzio aniztasuna.
Espazio hauek guztiak itxiagoak izango diren beste espazio batzuekin banantzen
joango gara eta korridore batekin lotu.
ESPAZIO ITXIAK (ikasgela, bulego eta mintegiak)
Erreferentzia modura aipagarria iruditzen zaigu
BIGen shangaiko EXPOko Danimarkakopabilioi hau:
sábado, 9 de noviembre de 2013
Zamorako ondarearen ikerketa zentroaren lehen ideiak
Orubearen antolamendua: HUTSA/BETEA
Antolamendu honetan bi elementu nagusi bereizten dira: eraikin nagusia eta bigarren mailako eraikina. Bi elementu bereiztearen ideia modu independentean funtzionatzeko aukera zegoela ikusita hartu da.
Bi eraikinetan zehar banandu dira funtzio ezberdinak, bigarren mailako eraikinean publikoari gehiago zabaltzen diren ekintzak jarriaz (kafetegia, aldiriko erakusketa eta liburutegia). Eraikin nagusian aldiz, lanerako eta ikerketarako zuzendurik dauden ekintzak bideratu dira.
Bi eraikinen artean bi elementuak erlazionatuko dituen espazio publiko bat sortu da.

Eraikin nagusia: alde zaharrari bizkarra ematen dion pieza moduan ulertzen da. Alboko eraikinen altuerak errespetatzen ditu eta, honenbestez, alde zaharreko kaleen estutasun sentsazioa mantentzen da. Barnekaldera begiratuz gero, ordea, eraikina kanpo espaziora zabaltzen da, orubearen inguruko berdegunera zabaltzen delarik erlazio zuzena mantenduz. Honela, espazio itxi (kalea) batetik espazio ireki (berdegune, espazio publiko zabal) batera pasatzea ahalbidetzen duen elementua da.
Bigarren mailako eraikina
Suscribirse a:
Entradas (Atom)















