Lehen solairua bulego, mintegi eta geletara
zuzendua dago. Solairu honen distribuzioarekin bueltaka hasi ginenean beheko
espazioen izaera jarraiarekin zerikusirik ez zuen antolaketa batetara iritsi
ginen. Antolamendu honetan bulego, mintegi eta gelak elementu itxi moduan
planteatzen genituen, eta, ondorioz, oso espazio gogorra sortzen zen, beheko
espazioarekin kontraste handia egiten zuena. Hori horrela, beste buelta bat
eman genion eraikinaren izaera osoa jarraia izan zedin.
Lehen solairuaren antolaketa berria:
-
Izaera jarraitua gela eta mintegi
irekiek ematen diote, nahi denean panel mugikor bidez elementu hauetako
bakoitza independente bihurtu daitekeelarik.
-
Elementu itxiak bulegoak eta
bainugelak lirateke, zeinak, eraikin osoan gertatzen den bezala, espazioaren
separazio elementu bezala funtzionatzen duten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario