Esposaketa gunea:
“OMG, ¿Quién se robó mis anuncios?”: Arte bidezko espazio publikoaren jabetzea.
Adibide interesgarria non Paris-eko kale,
metro estazio eta parkeetan eman den paisaje aldaketa, arte esposaketa “sala”
batean bilakatuz. Aldaketa hau “OMG, Who Stole My Ads?”-en eskutik gertatu da,
Etienne Lavie artista frantsesaren esku-hartzearekin batera.
Beraien proposamena iragarki-karteletan frantses jatorriko pintura klasikoak
jartzearena da, honela, hiritarrek arteaz gozatzeko lekuak berreskuratzeaz gain
espazio publikoen jabetze aukerak zabaldu nahi dira.
Begiratokia:
BIG-ek begiratoki plataforma
bat diseinatu du Brooklyngo urertzeko gunearentzat.
Brooklyngo zubiaren ondoan dauden XIX.mendeko
almazenak kokatzen diren lekuan BIG (Bjarke
Ingels Group) taldeak bertan esku-hartze bat egiteko proiektu proposamena da
honakoa. Begiratoki bezala funtzionatzen duen plataforma mailakatu eta uhindu
bat aurkezten da, zeina, portuarentzako espazio publiko garrantzitsu batean
bilakatuko litzatekeen eta, gainera, aire libreko auditorio bezala ere
funtzionatuko lukeen.
Egoteko espazioa:
Plaza del Campo, Italia.
Sienako zentro historikoan kokatzen den plaza
hau 1995.urtean UNESCO-k Ondare Historiko izendatu zuen. Plaza hau Sienaren
zentroko espazio publiko karakteristiko bat da, izan ere, bertan instituzio
publikoak eta jendeari irekiak diren eraikinak ditu. Egunero bertako biztanleek
eta turistek bisitatzen duten lekua da.



No hay comentarios:
Publicar un comentario